XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Akats galantik ere somatzen die herrikideei.
Harrokeria, inbidia eta eskertxarretik gainez eginak bizi omen dira Larramendiren irudipenerako.
Harrokeria odol harrotasunarekin
Inbidiari dagokionez Gipuzkoak ere soberan daukala aipatzen du, eta arrotzekiko baino bizilagunekiko gehiago dela zehazten.
Eskertxarraren joerari dagokionez berriz, opariak ekartzen ditu adibide gisara; Larramendiren ustetan edozein motatako opariak direla ere estimu gutxi jasotzen da Gipuzkoako herritarren aldetik, izan ere aurreko zorren baten ordaintzat omen dute eskura datorkien den-dena.
Azkenik, gipuzkoarren izaerari egozten dizkion akatsei erremediorik ere aurkitzen die: etxe zulotik irten eta beste lurralde eta giroekin harremanetan jartzearekin ezabatuko lirateke bizio eta bekazkeriok.
Gaztelan eta, orohar, Espainian, Euskal Herriko geografiaz aspaldidanik azaltzen zuten ezjakituria nabarmena zen, eta are nabarmenagoa toki, herri edo izen zehatzen kokapenari buruzkoa.
Aita Manuelen ikuspuntutik ezjakituri nabarmen horrek erantzun egoki bat merezi zuen, batez ere beste atalen batean aipatu den Aita Murillok
Larramendiren erreakzioan, berehalako helburua toponimiaren akatsok bere onera ekartzea izan zen, baina horretan geratu gabe, Gipuzkoaren deskribapen zehatz-mehatza egitera jo zuen: zertan zen Gipuzkoa fisikoki eta zertan ziren bertako gizakien usario eta biziera; eta horri, gainera, tratatu moral, juridiko eta politiko bat erantsi zion.